Joan zen asteburuan Rafa Zugazartazaren oroimenezko bigarren txapelketa jokatu zuten Iurretako Larrakozelai futbol zelaian. Kanporaketa fasearen ondoren, Santutxu eta Kantabriako Atletico Perinez heldu ziren finalera eta, partidu estuan, Santutxurentzako izan zen garaipena.
Final lehiatua eta bizia jokatu zuten talde biek joan-etorriko jokaldi askogaz. Guztira, zortzi taldek parte hartu zuten txapelketan. Arabako Ariznabarra taldea geratu zen hirugarren tokian, eta Bizkaiko Danok Bat laugarren. Iurretako azkenengo tokian sailkatu zen.