Iurretako B bigarren erregionalera igo daiteke gaur, Mungian

Anboto 2013ko api. 13a, 08:40

Azken aurreko jardunaldian etxean partidurik galdu ez duen Larramendi bisitatuko du Iurretako Bk

Azken aurreko jardunaldian etxean partidurik galdu ez duen Larramendi bisitatuko du Iurretako Bk.

 

\"\"

Taldekako liga denboraldiak azken txanpan sartuta daude, eta Durangaldeko talde asko daude edo igotzeko aukerekin, edo jaisteko arriskuan. Futbolean eta Hirugarren erregionalean, Iurretako B izan daiteke Durangaldeko taldeen artean igoera lortzen aurrenekoa, gaur bertan. Horretarako baldintza bi bete behar dira: Iurretakok Larramendi menderatu behar du etxetik kanpora, eta sailkapenean puntu bira dituen San Antoniok eta Ermua Bk berdindu egin behar dute gaur elkarren kontra jokatuko duten partiduan.

 

Larramendi menderatzea gaitza izango da, aurtengo denboraldian ez dutelako partidurik galdu etxean: 11 garaipen eta berdinketa bat lortu dituzte. Karmelo Alonso entrenatzailea itxaropentsu dago, eta taldea “sendo eta ilusioz” ikusten duela dio. Gainera, aurten kasik Larramendi etxean bezain indartsu dabil Iurretako B etxetik kanpora: hamar garaipen, berdinketa bat eta porrot bakarra dituzte bizkarrean. Partidua irabazteko aukerak izateko, garrantzistua izango da Jon Tinocok eta Asier Zenikaonandiak azken asteetan galdu duten gol usaina berrekuratzea; bien artean, 19 gol sartu dituzte aurten.

 

Hainbeste talde hain puntu gutxiren barruan egoteak egun batetik bestera aldatu dezake taldeen egoera. Iurretako Bk bere esku du igoera orain, baina Larramendiren kontrako porrot batek beste emaitzen mende utzi dezake azken jardunaldira begira. Karmelo Alonsoren taldeak jokoan ezer izango ez duen Zaldua B hartuko du Larrakozelain azken jardunaldi horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!