Rafa Zugazartazaren oroimenezko bigarren futbol txapelketa jokatuko dute zapatuan eta domekan, Iurretan.
Bizkaitik Iurretako, Santutxu, Danok Bat eta Durangoko Kulturala batuko dira; Gipuzkoatik Antiguoko eta Tolosala; Arabatik Ariznabarra, eta Kantabriatik Atletico Perines. Denak lehen urteko kadete taldeak dira. Sailkapen faseak zapatuan jokatuko dituzte (09:30-14:00/15:30-20:00), eta finalak domekan (15:30-19:30).