Santurtzin lehia garrantzitsua du Iurretakok

Anboto 2013ko api. 6a, 08:46

Domeka goizean Santurtziren futbol zelaia bisitatuko du Iurretakok ohorezko mailan

Domeka goizean Santurtziren futbol zelaia bisitatuko du Iurretakok ohorezko mailan.

 

Santurtzi bigarren dago promozio postuan, eta Iurretako laugarren: hiru puntuko aldea dago bien artean. Liga amaitzeko zazpi jardunaldiren faltan, pauso handia litzateke Santurtzitik hiru puntuak ekartzea. Horrez gainera, aurtengo denboraldian Iurretakok oraindino ez du partidurik galdu etxetik kanpora.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!