Emakumeak eta literatura berbagai Iurretan

Anboto 2013ko mar. 26a, 08:31

Apirilaren 12 eta 16rako antolatu dituzte Iurretako Herri Bibliotekan, Emakumea eta literatura zikloaren barruko hitzaldi bi

Apirilaren 12 eta 16rako antolatu dituzte Iurretako Herri Bibliotekan, Emakumea eta literatura zikloaren barruko hitzaldi bi.

 

Apirilaren 12an eta 16an, 18:30ean, Ibarretxe kultur etxean egingo dituzte berbaldi biak. Skolastika taldeko Josune Muñozek eskainiko ditu hitzaldiak. Lehenengoan, ¿Sabes por qué lees lo que lees? galdera luzatuko die Muñozek berbaldia entzutera bertaratzen direnei. Apirilaren 16ko hitzorduan, bestalde, liburu salduenen fenomenoa hartuko dute, Iurretan berbagai: 50 sombras de Grey y otros fenómenos extraliterarios.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!