Iurretakok behar handiagoa du derbian

Anboto 2013ko ots. 23a, 08:52

Elorrioren kontrako derbian Iurretakok puntuak behar ditu, igoera postuen borrokan jarraitzeko

Elorrioren kontrako derbian Iurretakok puntuak behar ditu, igoera postuen borrokan jarraitzeko.

 

Ohorezko mailan, Iurretako eta Elorrio derbian neurtuko dira gaur, Larrakozelain. Etxeko taldea goiko postuetan dabil, eta ondorioz, puntuen beharrizan handiagoa du. Igoera eta promozio postuetan dauden Santurtzik eta Sodupek (lau eta hiru puntura, hurrenez hurren) irabazteko partiduak dituzte. Horien lorratza jarraitzeko behar ditu hiru puntuok Iurretakok.

 

Elorriok, ostera, bederatzi puntuko aldea du jaitsiera postuekiko. Aurten, Eleizalden baino indartsuago dabiltza etxetik kanpora: etxean partidu bakarra irabazi dute eta kanpoan hiru.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!