Berrizen daude Okinaren ilustrazioak ikusgai.
Iraia Okina Iurretako ilustratzaileak Joxantonio Ormazabal idazlearekin elkarlanean sorturiko Ilargia esnatu da liburuko irudiak daude ikusgai Berrizko kultur etxeko erakusketa aretoan, otsail hasieratik.
Otsailaren 21era arte egongo da erakusketa hori Berrizko kultur etxean. Martitzenetik barikura, 18:30etik 20:00etara, eta asteburuetan Kultur Etxean ekintza edo emanaldiren bat dagoenean ere zabalik egongo da Okinaren erakusketa.