Iurretako Emakumeen Bira Elkartea eta Durangoko Txirrindulari Elkartea ez daude batere gustura UCI-k eman dien tratuagaz. Izan ere, aurten Emakumeen Birako egunetan zein Durangoko Klasikaren egunean beste lasterketa bi jarri dituzte, biak HC mailakoak.
Mailarik oneneko taldeak lasterketa horietara joango dira, Klasikaren eta Biraren kalterako. Durangaldeko elkarte biek gutun bat bidali diote UCIri eurei emandako "tratu bidegabea" salatu eta data aldaketa eskatzeko. Durangoko Klasika maiatzaren 21era aurreratzea eskatu dute; Emakumeen Bira, berriz, maiatzaren 23tik 26ra egingo litzateke.