Hamargarren edizioa beteko du Iurretako literatur lehiaketak aurten, eta komiki, bertso paper eta ipuinen sailetan banatuko ditu Iurretako Bibliotekak sariak.
Liburutegian edo \'biblioteka@iurreta.net\' helbidean jasoko dituzte, urtarrilaren 25era arte, parte hartzaileen lanak. Ohi bezala, Iurretan erroldatuta dauden edo herriko ikastetxeren baten ikasten duten haur eta gazteek, eta Iurretako zein kanpoko helduek ere hartu ahalko dute lehiaketan parte.
Epaimahaiak lan guztiak aztertu eta gero, maiatzean banatuko dituzte sariak, Ibarretxe kultur etxean.