Taldekide eta babesle berriekin indartu dute txirrindulari taldea. Hamar txirrindulariz osatutako taldeak Iñaki Gonzalez de Herediaren zuzendaritzapean hasiko du denboraldia.
Ibarretxe kultur etxea izan da CAF Transport Engineering taldearen aurkezpenerako aukeratu duten agertokia. Iurreta Emakumeen Bira Ziklismo Kirol elkarteak 2009an emakumezkoen taldea sortu zuen. 2013 urterako taldea handitu gura izan dutela jubenilen parte hartzeagaz azaldu dute gaur eguerdian eman duten prentsaurrekoan. Iñaki Gonzalez de Heredia zuzendari berriaren ekimenez egin dituzte fitxaketa berriak, batez ere txirrindulari arabarrenak. Zuzendariak taldekideei esan dienez, "ikasten jarraitu dezazuela eskatzen dizuet, eta lan egitea ere bai".
Patxi Torregrosa elkarteko presidenteak Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateari eta babesleei emandako laguntza eskertu die. CAF Transport Engineering da taldearen babesle berria eta baita Carletti kirol arropa, Ciclos Iturriaga, Autos Elorrio, Arribide Oil eta Iurretako Udala ere bai.
Taldekideak:
-Lidia Saez (Elorrio)
-Amaia Leon (Ondarru)
-Xandra Martinez de Alegria (Gasteiz)
-Olatz Agorria (Euba)
-Laura Cuenca (Gasteiz)
-Paula Lanz (Gasteiz)
-Arantza Dilla (Sodupe)
-Irati Intxaurraga (Lemoa)
-Ziortza Isasi (Elorrio)
-Ainara Sanz (Gasteiz)