Mendi bizikleta ibilaldia antolatu dute Iurretan domekan

Anboto 2012ko aza. 3a, 09:04
Iurreta Txirrindulari Elkarteak kofradietatik zeharreko mendi bizikleta martxaren 24. aldia antolatuko du domekan. Aita San Migel plazan ipini dute hitzordua, 09:30ean

Iurreta Txirrindulari Elkarteak kofradietatik zeharreko mendi bizikleta martxaren 24. aldia antolatuko du domekan. Aita San Migel plazan ipini dute hitzordua, 09:30ean.

 

Izen-ematea egunean bertan egin daiteke, ibilaldia hasi baino ordubete lehenagotik aurrera. Lizentzia dutenentzako bost euro izango da izen-ematea eta lizentziarik ez dutenentzako 17 euro.

 

Txirrindulari elkarteak 42 kilometroko ibilbidea prestatu du. Kirola eta aisialdia lotu gura dituzte ibilaldian. Gainera, jakinarazi dutenez, aurtengo aldirako ibilbide berria prestatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!