Distantzia luzean parekorik ez duela erakutsi du Gurutze Fradesek Bartzelona-Maresme Challenge-ean.
Bartzelonako challenge-ak Espainiako distantzia luzeko triatloi txapelketa erabaki du aurten eta emakumeetan Gurutze Frades (Mugarra TT) izan da estatu mailako onena. Horrela, iaz Alacanten irabazitako garaipena berritu du. Hauxe izan zen iurretarraren denbora: 09.53.38. Adierazi duenez igerian eta bizikletan indartsu aurkitu zen eta korrika osatu beharreko tartea koskatu zitzaion gehien.
Emakumeen proban Lucy Gossage ingelesa izan zen onena eta erlojua bederatzi ordutik behera geratzea lortu zuen: 08.58.43.