Iurretak bost pilotari ditu Cafes Baque txapelketan

Anboto 2012ko ira. 20a, 09:35

Markinaren atzetik Iurreta da ordezkari gehien dituen herria pilota txapelketan

Markinaren atzetik Iurreta da ordezkari gehien dituen herria pilota txapelketan.

 

Atzo hasi zen Cafes Baque pilota txapelketako XXVII. aldia. Urtero legez, jardunaldi guztiak eguaztenetan jokatuko dira Mañaria, Atxondo, Abadiño eta Iurretako pilotalekuetan. Aurten, Iurretako Olaburu frontoiak hartuko ditu finalak, abenduaren 2an.

 

Ohikoa den legez, buruz buru jokatuko dute gazteek eta kadeteek, 24na pilotarigaz maila bakoitzean. Joko sistema betikoa da: maila bakoitza lau multzotan banatuko dute, bakoitza bere multzoburuagaz.

 

Iurretak bost ordezkari ditu txapelketan: Mikel Bereinkua gaztea eta Gorka Otadui, Aitor Elordi, Eneko Calleja eta Ekaitz Andueza kadeteak. Markinaren atzetik, ordezkari gehien dituen herria da Iurreta. Zaldibarrek pilotari bi ditu (Juen Calleja kadeteetan eta Mikel Pradera gazteak) eta Otxandiok bat: Ibon Urrejola gaztea.

 

Iaz Danel Elezkanok irabazi zuen txapela gazteen mailan, eta Dario Gomezek kadeteetan. Gomez errioxarra aurten ere ariko da kadeen mailan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!