Ahari Iurreta martxak 25. aldia egingo du

Anboto 2012ko ira. 22a, 08:42

Iurreta Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen Ahari Iurreta martxa zikloturistak 25. aldia egingo du domekan. Martxa ez lehiakorra da eta 09:00etan irtengo da Aita San Miguel plazatik

Iurreta Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen Ahari Iurreta martxa zikloturistak 25. aldia egingo du domekan. Martxa ez lehiakorra da eta 09:00etan irtengo da Aita San Miguel plazatik.

 

Izena egunean bertan eman daiteke, plazan bertan, lasterketa hasi aurretik. Federatuentzat hamar euro da izena-ematea (lizentzia aurkeztu beharko dute) eta federatu bakoentzat 22 euro. Kuotan sartuta daude jan-edana eta lasterka amaieran banatuko duten oparia. Gehienez 300 txirrindularik parte hartu ahalko dute martxan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!