Bi urterik behin Luchon-Baiona izeneko txirrindularitza etapa antolatzen du Aviron-Bayonnais taldeak.
Frantziako Tourrean Pirinioetan igotzen diren mendi mitiko gehienak igotzen dira, Lapurdin amaitzen den 319 kilometroko etapan: Peyresourde, Aspin, Tourmalet, Soulor eta Aubisque. Iurretako Txirrindularitza Elkarteko 30 lagunek egun bitan osatu zuten ibilbidea. Ordezkari gehien eroan zituen elkartea izan zenez, saria eman zioten antolatzaileek Iurretako taldeari.