Udalak hamabostero antolatzen duen Kale Azokara aterako dute Herri Biblioteka, uztailaren 5ean. Baserriko produktuen eta bestelako salgaien artera, kalera aterako du liburutegiak bere eskaintza.
Merkatuaren barruan atonduko duten Bibliotekaren gunean ipiniko dituzte Bibliotekako bildumako produktuak herritarren eskura: liburuak, pelikulak, musika, e-reader-ak, tablet-ak, etab. eramango dituzte jendeak liburutegiaren eskaintza ukitu, entzun, ikusi eta irakurri ahal izateko.
Besteak beste, bazkide egiteko aukera izango dute bertararatzen direnek, eta bertan jakin ahalko dute, baita, Herri Bibliotekak antolatzen dituen ekintzen berri. Produktuak maileguan ere hartu ahalko ditu gura duenak, eta bertaratzen direnentzako ezustekoak ere izango direla aurreratu dute antolatzaileek.