680 kilora arteko sokatira finala gaur Iurretan

Anboto 2012ko mai. 26a, 08:14

Lur gaineko sokatira txapelketako finala hartuko du Iurretak gaur, 17:30ean, Eliza atzeko landan. Abadiño sokatira taldea ez da ariko, lur gaineko txapelketan ez dutelako parte hartzen

Lur gaineko sokatira txapelketako finala hartuko du Iurretak gaur, 17:30ean, Eliza atzeko landan. Abadiño sokatira taldea ez da ariko, lur gaineko txapelketan ez dutelako parte hartzen.

 

Hiru herritako sei talde ibiliko dira lehian: Laukizko Gaztedi A eta Gaztedi B, Erandioko Goierri A eta Goierri B, eta Mutriku. Mutrikuko sokatira taldea da hain zuzen biharko ekitaldiaren antolatzailea.

 

Orain arteko ibilbideari kasu eginez gero, finala irabazteko faborito nagusia Goierri A da. Mutriku eta Gaztediren artean lehia gogorra egon daiteke bigarren posturako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!