Literaturaren harrobia saritzen

Anboto 2012ko mai. 4a, 14:22

Bederatzigarren urtez burutu dute Iurretako Literatur lehiaketa. Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, ia 400 idazlan jaso dituzte, aurten.

Bederatzigarren urtez burutu dute Iurretako Literatur lehiaketa. Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, ia 400 idazlan jaso dituzte, aurten.

 

Gaur eguerdian, Ibarretxe kultur etxean egin dute sari banaketa ekitaldia. Kristina Mardarasek aurkeztu du ekitaldia, eta alkateagaz batera Maria Angeles Muñoz eta Amatza Abasolo zinegotziek ere banatu dituzte sariak.

 

Ipuinen eta bertso idatzien atalean, Lehen Hezkuntzako, DBHko, eta Batxilergoko ehundaka ikaslek hartu dute lehiaketan parte. Urtero legez, Iurretako udalak argitara eman duen liburuan jaso dituzte sarituriko lan guztiak.

 

Helduen sailean, Barakaldoko Gotzon Hermosillak aurkezturiko Deabrua dut iheskide ipuina saritu dute. Julian Albistur eta Iñigo Legorburu errenteriarren lanak nabarmendu dituzte bertso idatzien atalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!