Gaur irabazita, eskura luke igoera Iurretakok

Anboto 2012ko api. 15a, 08:47

Gaur etxean Moraza menderatzen badu, Iurretakok hanka eta erdi Ohorezko mailan izango luke. Maila gorenean hiru taldek lortuko dute igoera

Gaur etxean Moraza menderatzen badu, Iurretakok hanka eta erdi Ohorezko mailan izango luke. Maila gorenean hiru taldek lortuko dute igoera.

 

Orain, Iurretako liderrak hamar puntuko aldea du Arripausuetako taldea bisitatuko duen Moraza laugarrenarekiko. Hiru puntuak batuko balitu, sei partiduren faltan 13 puntuko alde ia erabakigarria izango luke.

 

Maila berean, bestelako egoeran daude Zaldua eta Berriz. Zaldibarko taldea jaitsiera postuan dago eta puntu batera du salbazioa. Asteburu hau ez da puntuak batzeko egokiena, Retierto bigarren sailkatua bisitatuko baitute. Berrizek, aldiz, maila galduko du miraririk ezean, 13 puntura baitute salbazioa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!