Domekako Hiri Frogan eskola ume gehiago aritzea gura dute

Anboto 2012ko mar. 28a, 17:16

Azken orduko ezustekorik ezean, ez da afrikarrik egongo irteeran

Azken orduko ezustekorik ezean, ez da afrikarrik egongo irteeran .

 

Domekan atletismo zalez beteko dira Iurretako kaleak, Hiri Frogaren XXXII. edizioan. Aurrekontuak baldintzatuta egongo da, baina “maila onekoa” izango dela aurreratu du Bidezabal taldeko Aitor Casal antolatzaileak. Eskoletako gaztetxoen parte-hartzea sustatzea dute aurten helburu nagusi.


250 korrikalari itxaroten dituzte domekarako. Maila absolutuan, gizonek hamar kilometro osatu beharko dituzte, eta emakumeek bost. Maspe kalean kokatuko dute helmuga. Manuel Penas, David Solis, Ivan Fernandez, Isabel Macias, Jaqueline Martin edota Paula Gonzalez ibiliko dira, besteak beste, podiumerako borrokan. EAEko proba garrantzitsuenetakoa da Iurretakoa, eta estatu mailan ere ospe handikoa da.


Ez da afrikarrik egongo izarren artean. Casalek azaldu duenez, Azkoitia-Azpeitia maratoi-erdia zapatuan izateak eragina edukiko du. Bestalde, iaz baino %35 aurrekontu txikiagoa izango dute aurten. Batez ere, babesle eta publizitatetik dator galera. Udalak %10 murriztu du diru-laguntza. Krisi sasoian beherakada “ulergarria” dela dio Casalek, eta udalaren babesa eskertu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!