Elezkano anaien aurka lehiatuko dira iurretarrak

Anboto 2012ko urt. 19a, 08:01

\'Berria\' txapelketako final zortzirenetan daude

‘Berria’ txapelketako final zortzirenetan daude.

 

Berria pilota txapelketan Durangaldeak Iurretako Olaburu kluba du ordezkari bakarra. Lehenengo kanporaketan Alegiako Intxaurre kanporatu dute eta final zortzirenetan Galdakao izango dute arerio. Kontrario beldurgarria da Elezkano anaiek bertan jokatzen dutela kontuan hartuz gero.

 

Kadeteetako lehia irabaztea da gakoa. Gazteetan lan zailak izango dituzte, tartean Elezkano II.a dela. Nagusietan jokatzeko Lezamako Aurtenetxe-Bilbao  bikotea fitxatu du Olaburuk; txapelketak fitxaketa bi ahalbidetzen ditu. Kanporaketa otsailaren 10ean jokatuko dute Galdakaon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!