Atzo Iurretan jokatutako partidan 18-16 kanporatu zuen Garaio nafarra.
Partida gogor eta orekatua jokatu zuten Mikel Bereikua iurretarrak eta Garaio nafarrak. Garaipen horregaz XXVI. Cafés Baqué Pilota Txapelketako finalerdietarako sailkatu da Bereikua kadeteetan. Finalerdia azaroaren 23an, 19:00etan, jokatuko du Atxondoko pilotalekuan. Datorren eguaztenean jokatuko den Ibarrondo eta Pradoren arteko partidako irabazlea izango du arerio.
Atzo Bereikuak eraman zuen partidaren pisua. Gogor astindu zuen pilota eta erabakiorra zirudien abantaila hartu zuen: 17-9. Azkenengo tantoa egiteko aukera ona zuela txapapera joan zitzaion pilota. Garaiok tanto bi egin zituen sakez eta Bereikuaren urduritasuna aprobatxatuta asko hurreratu zen markagailuan (17-16). Azkenean Garaioren huts baten bidez lortu zuen 18ra heltzea iurretarrak.
Atzoko jardunaldian sorpresa bat izan zen. Esteban faborito argia zen Sánchezen kontra, baina partidu lehiatuan galdu egin zuen (20-22).
ATZOKO EMAITZAK
Kadeteak: Bereikua (Iurreta) 18-16 Garaio (Nafarroa)
Kadeteak: González (Usansolo) 3-18 Gómez (Errioxa)
Gazteak: Larunbe (Galdakao) 22-3 Atutxa (Lezama)
Gazteak: Esteban (Errioxa) 20-22 Sánchez (Gipuzkoa)
HURRENGO JARDUNALDIA
Kadeteak: Fullaondo (Urduliz) - Agirre (Nafarroa)
Kadeteak: Ibarrondo (Arrankudiaga) - Prado (Errioxa)
Gazteak: Artola (Gipuzkoa) - Garcia (Errioxa)
Gazteak: Varela (Lemoa) - Elezkano (Zaratamo)
Azaroaren 16an, eguaztenean, 19:00etan, Abadiñoko pilotalekuan