Sax@roa taldea eta Bilboko Txistularien Banda, sopranoagaz, Iurretan

Anboto 2011ko aza. 15a, 11:01

Musika emanaldi bi biltzen ditu Iurretako Udalak azaroaren 18 eta 22rako antolatu duen Musika Hamabostaldiak

Musika emanaldi bi biltzen ditu Iurretako Udalak azaroaren  18 eta 22rako antolatu duen Musika Hamabostaldiak.

 

Lehenago Mikel Deuna elkarteagaz batera antolatzen zuen

EMANALDIAK

Azaroak 18, Ibarretxen
‘Sax@roa’ taldea, 19:00etan, Ibarretxe kultur etxean 

Azaroak 22, elizan
Nerea Intxausti sopranoa eta Bilboko Txistularien
Banda
, San Migel elizan


Musika Hamabostaldia dakar, beste urte batez, Iurretako Udalak.
 Doako bi emanaldi antolatu dituzte zikloaren barruan, azarorako. 

 

Azaroaren 18an, konposatzaile klasikoen sorkuntzak jazz doinuekin interpretatuko dituzte Sax@roa taldeko musikariek, Ibarretxe kultur etxean; Bach-en, Parker-en edo Coltrain-en kantak eskainiko dituzte, esaterako.

 

Iurretako kultur etxean bertan aurkeztu zuten zikloa, atzo, Tototikaguena alkateak eta Bilboko Txistulari Bandaren Garikoitz Mendizabal zuzendariak. Hain zuzen ere, Bilboko txistularien bandak formatu bereziko emanaldia eskainiko du azaroaren 22an Iurretako San Migel elizan: Naroa Intxausti soprano basauritarra laguntzen jardungo dute hiru txistularik, perkusio-jotzaileak eta gitarrista eta pianista banak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!