Mali, elkar ezagutzeko gonbita

Anboto 2011ko aza. 2a, 10:02

\'Munduko Paisaiak: liburutegiak topaleku\' ekimenaren baitan Mali (Afrika) ardatz hartuta erakusketa zabalduko dute, gaur, 18:00etan, Ibarretxe kultur etxean

\'Munduko Paisaiak: liburutegiak topaleku\' ekimenaren baitan Mali (Afrika) ardatz hartuta erakusketa zabalduko dute, gaur, 18:00etan, Ibarretxe kultur etxean.

 

Egoitza Iurretan duen eta 2009an sortu zen Fasoden elkarteko ordezkariek parte hartuko dute ekitaldian. Baita Maliri buruz ikus-entzunekoa egin duen Iosu Garaik ere. Mali ardatz hartuta prestatutako erakusketaren bisita gidatua egingo dute: liburuak, filmak, musika... izango dira erakusketaren ardatz, baita bertoko artisautza ere.

 

Bideoforuma eta ipuin kontalariak

Erakusketaren bisita gidatua ez eze, hitzaldia ere eskainiko du Fasoden elkarteko ordezkari batek eta ikus-entzunekoa poiektatuko dute.

 

Biharko, azaroaren 3an, Querida Bamako  pelikulagaz bideoforuma antolatu dute. Ibarretxe kultur etxean izango da hori ere, 19:00etan. Barikuan, berriz, azaroaren 4an, Oihana Etxegibel ipuin kontalariak Ipuin afrikarrak saioa eskainiko du etxeko txikienentzat, 18:00etan. Ondoren, 20:00etan, Cuentos Malienses ipuin kontakizuna hasiko du Samuel Mountoumnjouek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!