Fernando Amorebieta Venezuelako kirol egunkarietan protagonista izan da.
El Nacional egunkariak zera dio: "Patuak bere burua agertzeko modu arraroak ditu. Fernando Amorebietak hiru urte zituela utzi zuen Anzoategui estatua. 27 urte geroago bere bizitzako partidua egiteko itzuli da".
El Norte egunkariak, gola ez ezik, Vizcarrondogaz batera Amorebietak defentsan egindako lana ere goraipatzen du.
Meridiano egunkarian bideo partidako laburpenaren bideo bat ere badago. Partida kontatzen ari diren esatariek Amorebietaren gola goraipatzen dute: \'Golazo\' bat dela diote eta aurrelari peto baten mugimendua egiten duela gola sartzeko.
Athleticeko taldekideek ere zoriondu dute iurretarra. Gaurko (urriak 12) prentsaurrekoan Gorka Iraizozek zera adierazi du: "Sorpresaz harrapatu gaitu, egia esanda. Internet bidez ikusi dugu partida eta asko pozten gara beragatik. Gol inportantea izan da Venezuelarentzat eta berarentzat".