Amorebieta iurretarrak Venezuelagaz jokatu zuen atzo Argentinaren kontra. Venezuelak 1-0 irabazi zuen eta Amorebieta bere izan zen gola sartu zuena.Gainera, historian lehenengo biderrez irabazi dio Venezuelak Argentinari.
2014an Brasilen jokatuko den Mundialerako sailkapen faseko bigarren norgehiagoka jokatu zuen atzo Fernando Amorebietak Venezuelako selekzioagaz. Kamiseta hori janzten zuen bigarren aldia zen eta, kasualitateak hala nahita, bere estreinakoan ere Argentinaren kontra jokatu zuen. Atzokoa, ordea, ez zen lagunarteko partidua eta jokoan zeuden hiru puntuak Venezuelako eskuratu zituen Amorebietaren gol bati esker.
Partiduko 61. minutuan sartu zuen gola. Arangok jokaldi itzela egin eta bere jaurtiketa Andujarrek kornerrera aldendu zuen. Kornerra Arango berak atera zuen eta Amorebietak buruz baloia sareetara bidali zuen atzelariari aurrea hartuta.
Venezuelako kirol arloko egunkarietako azalak garaipen horrek bete ditu eta denetan Fernando Amorebieta ageri da argazkiko lehen planoan: kiosko.net/ve/np/ve_lider.htmlLider egunkaria; Meridiano.
Meridiano egunkarian bideo partidako laburpenaren bideo bat ere badago. Partida kontatzen ari diren esatariek Amorebietaren gola goraipatzen dute: \'Golazo\' bat dela diote eta aurrelari peto baten mugimendua egiten duela gola sartzeko.