Hirumet taldearen aurkezpenean Anton Barrutia txirrindulari ohia omendu dute. Barrutia iurretarrak 1960an Munduko Ziklo Kros Txapelketan laugarren amaitu zuen. Euskal Herri zein Estatu mailan beste inork oraindik hobetu edo berdindu ez duen marka da elite mailako ziklo krosean.