Ligako lehenengo bi jardunaldietan irabazita, Iurretako goren mailako bigarern postuan dago, Ugao liderragaz eta Morazagaz seina puntura berdinduta.
Joan zen asteburuan 1-0 menderatu zuten Retuerto etxean. Asteburuan Trapagaranera joango dira. Berriz eta Zalduaren arteko derbian berriztarrek denboraldiko lehenengo garaipena lortu zuten (1-0), eta sailkapenean gora egin dute.
Ohorezko mailan, Elorriok hiru gol sartu zizkion Soduperi (3-0), eta sailkapenaren goialdean kokatu da. Zapatuan Sondika bisitatuko dute.