Hildakoen aldeko agurrak edo omenaldi zibilak egiteko araudia onartu du udalbatzarrak behin betikoan. Aldeko botoa eman dute EAJk eta PSE-EEk; Bildu eta PP, berriz, abstenitu egin dira.
Joan zen legealdian egin zuten eta hasierako onarpena eta, orain, udalbatzak behin betiko onarpena eman ondoren, hilebetean egongo da erakusketa publikoan. Alegazioetarako epea izango da hori. Prozedura hori amaituta indarrean egongo da hildakoen aldeko agurrak edo omenaldi zibilak arautuko dituen ordenantza.
Araudi horrek udaleko bilkura aretoa eta Ibarretxe kultur etxeko aretoa jartzen ditu gura dituenaren eskura agur zibilak egiteko leku moduan.
EB-Berdeen, jeltzaleen eta Alderdi Popularreko zinegotzien aldeko botoekin onartu zuen behin behinekoan ordenantza Iurretako udalbatzak joan zen martxoan. EB-Berdeak taldearen ekimenez egin zuen aurrera udal araudi berriak.