Iurreta eta Leitzako pilota eskolek desafioa jokatu dute Iurretan, asteburuan. Valen Calleja Olaburuko arduradunaren berbetan, Iurretako pilotalekuan bizitako giroa “itzela” izan zen.
Partiduei dagokienez, iurretarrak izan ziren nagusi; umeen mailan, Andueza-Gonzalez bikoteak 22-14 irabazi zuen; kadeteetan, ostera, Calleja -Atxabal bikotea 22-17 gailendu zen Galarza eta Gartxiarenaren aurka. Gazteen mailan, ostera, nafarrak nagusitu ziren; Jaunarena eta Hernadorenak 22-10 irabazi zien Bereinkua eta Maguregiri.