Udalak mantendu egingo ditu lehengo bost batzordeak

Anboto 2011ko eka. 30a, 08:27

EB-Berdeen zinegotzi izan zen Zubillaga gogoratu dute osoko bilkuran

EB-Berdeen zinegotzi izan zen Zubillaga gogoratu dute osoko bilkuran.

 

Hirigintza, Jaurpidea, Kultura, Ongizatea eta Ogasuna. Orain arteko bost batzordeoi eutsiko die Udalak, eta proportzionaltasuna mantenduz, bakoitzean ordezkari bina izango dituzte EAJk zein Bilduk eta bana PSE-EE zein PPk; batzorde bakoitzari dagokio burua aukeratzea. Hile birik behin barik, hileko azken eguaztenero izango dira ohiko bilkurak, 19:00etan.

 

Amankomunazgoan, berriz, hiru ordezkari izango ditu Iurretak: Iñaki Totorikaguena alkatea –alkateordeak Ainhoa Albizuri eta Iñaki Gil izango dira– eta Iñaki Gil EAJkoak eta Mikel Zenikaonandia Bildukoa. Kontratazio-mahaian guztiek dute ordezkari bat.

 

PPko Nacho Tocak aldibereko itzulpena eskatuta alkateak esan du “larregizko kostua” eskatuko lukeela, eta “ahal den moduan konpondu beharko” direla. Minutu bateko isilunea gorde dute, bestalde, EB-Berdeen zinegotzi J. L. Zubillagaren omenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!