Akordiora heldu dira beharginak eta Odi-Bakarreko zuzendaritza

Anboto 2011ko eka. 24a, 09:16

Enpresak kendu egingo du kontratu desegite espedientea eta enpresa komiteak bertan behera utziko ditu mobilizazioak. Gaur greba mugagabea hastekoak ziren akordiorik lortu ezean

Enpresak kendu egingo du kontratu desegite espedientea eta enpresa komiteak bertan behera utziko ditu mobilizazioak. Gaur greba mugagabea hastekoak ziren akordiorik lortu ezean.

 

Lortutako akordioaren bitartez, "negoziatutako kaleratzea" onartu dute bederatzi langilek. Eta lan-taldean geratuko direnen artean enplegu-erregulazio espedientea emango da; enplegu etenaldia izango dute. Horrela jakin eragin du LAB sindikatuak. Odi-Bakarren 70 beharginek osatzen dute gaur egun lan-taldea, beraz, 61 langile geratuko dira: "eragina txikiagoa izango da, lan-taldearen murrizketa ere emango da-eta. Txarren artean onena da neurri hori. Izan ere, inork borondatez onartutako kaleratze legez saldu dezakeen arren, egoerak bultzatutako borondatezko kaleratzeak dira", nabarmendu du LABeko Xabi Rojasek. Gogoratu du Odi-Bakarrek izen-abizenekin aurkeztu zuela 15 langile kaleratzea eta horietako bederatzi izan direla negoziatutako kaleratzea.

 

Atzo azken orduan lortu zuten akordioa enpresak eta langileek. Enpresa komiteak (ELAko 2, LABeko2 eta independiente1) kontratu desegite espedientea kentzea eskatzen zion enpresari, gero negoziatzen hasi ahal izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!