Kultur ekitaldi jendetsua 'Tiliño' omentzeko

Anboto 2011ko eka. 7a, 10:00

Euskal Herriko Trikitixa Eguna ospatu zuten zapatuan Iurretan eta Durangon. Iurretako plazan ekin zioten jaialdiari, Jose Javier Abasolo Tiliño omenduz.

Euskal Herriko Trikitixa Eguna ospatu zuten zapatuan Iurretan eta Durangon. Iurretako plazan ekin zioten jaialdiari, Jose Javier Abasolo <i>Tiliño</i> omenduz.

Dantzariek, bertsolariek eta zelan ez, trikitilariek parte hartu zuten zapatuan Tiliñori eginiko omenaldian. Euskal Herriko Trikitixa Eguna antolatu zuten egun osoko egitarauagaz, eta hasierako ekitaldia omenerako aprobetxatu zuten, Iurretan. Trikitixa zale asko batu zen plazan, baita herritar ugari ere. Ekitaldi hunkigarria izan zen, parte-hartzaile askogaz betea. Udalaren izenean ere hartu zuen hitza Iñaki Gil kultura zinegotziak.

Ekitaldiren ondoren, kalejiran joan ziren Durangoko Landako Gunera, bazkaldu eta erromeriagaz gozatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!