Kirolari Ateak Zabalik Jaia ospatuko dute, gaur, Iurretan

Anboto 2011ko ekainaren 5a

Kirola sustatzeko asmoagaz, Kirolari Ateak Zabalik eguna ospatuko da

Kirola sustatzeko asmoagaz, Kirolari Ateak Zabalik eguna ospatuko da.

Goizean zehar hainbat ekimen egingo dira; Olaburu frontoian umeentzako pilota partidak eta herri-kirolak egongo dira; Bixente Kapanagan atletismo eta futbol jokoak egongo dira. Goizean zehar hainbat martxa ere egingo dituzte; lehenengoa martxa zikloturista izango da; 09:00etan abiatuko da. Ostean, motor-martxa eta mendikoa abiatuko dira; 10:00etan eta 11:00etan hasiko dira, hurrenez hurren. Parte-hartzaileen artean opariak banatuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!