Iurretako taldeak irabazi du 'Zugan Ni' sari nagusia

Anboto 2011ko mai. 24a, 08:39

\'Brionia\' ikuskizunagaz irabazi du \'Zugan Ni\' antzerki jaialdia Iurretako taldeak. Sei talde izan dira leihan, aurten: Durango, Elorrio, Igorre, Iurreta eta Zornotzako bi

Brionia ikuskizunagaz irabazi du \'Zugan Ni\' antzerki jaialdia Iurretako taldeak. Sei talde izan dira leihan, aurten: Durango, Elorrio, Igorre, Iurreta eta Zornotzako bi.

Irati Iturrateeren gidaritzapean jardun dute iurretarrek. Etorkizunean girotutako lana da Brionia. Zenbait lurrikara eta uholde handia izan dira lurran, lurralde batzuk desagertaraziz. Ondorioz, superpopulazioa emango da. Horrela abiatzen da istorioa. Gizakiak aspertuta bizi dira, hainbat estimulu eduki arren, eta kontakizun horretako bost pertsonaiek Brionia planetara joateko tren moderno bat hartuko dute. 

Zergaitik niri? aurkeztu zuen Durangoko taldeak eta Dari Foren Izuaren aurpegia elorriarrek. Igorreko taldeak Dopaminomanoak taularatu zuen, Zornotzako lehenengo taldeak Dantza Zikina eta Karmelo ikastetxekoak batutako Zornotzako bigarren taldeak Zoraida Velasco pitonisa trabatze batean

[img]http://www.anboto.org/images/9400/9495/1.jpg[/img]

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!