Bizkaiko Bertso Eskolen eguna ospatuko dute zapatuan

Anboto 2011ko mai. 18a, 08:53

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Bizkaiko bertso eskolek elkarlanean egitarau zabala lotu dute lehenengoz ospatuko den Bizkaiko Bertso Eskolen Egunerako

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Bizkaiko bertso eskolek elkarlanean egitarau zabala lotu dute lehenengoz ospatuko den Bizkaiko Bertso Eskolen Egunerako.

Iurretako Aita San Migel plazan elkartuko dira Bizkaiko bertso eskolak, 11:30ean. Ondoren, 12:00etan, jolasak egongo dira. Herri bazkaria ere antolatu dute 14:00etarako, eta, 16.00etan, hainbat eskualdetako bertso eskolen erakustaldia hasiko da.

Iturriaga, Elortza, Uria eta Estiballes

Bertso saioa eskainiko dute, 18:00etan, Unai Iturriagak, Igor Elortzak, Jone Uriak eta Arkaitz Estiballesek. Gai jartzaile lanetan, berriz, Zuriñe Iarritu arituko da. Bizkaiko Bertso Eskolen Eguna Errerre txarangak girotutako kalejiragaz agurtuko dute; 19:00etan abiatuko da kalejira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!