Literatur lehiaketaren zortzigarren edizio arrakastatsua

Anboto 2011ko mai. 9a, 12:06

Ibarretxe kultur etxean egin zuten joan zen barikuan Iurretako VIII. literatur lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Ume, gazte eta helduen sailetan, guztira ia 400 lagunek hartu dute lehiaketan aurtengo edizioan parte. Bigarren hezkuntzako eta Batxilergoko 267 lagunek bidali dituzte lanak.

Ibarretxe kultur etxean egin zuten joan zen barikuan Iurretako VIII. literatur lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Ume, gazte eta helduen sailetan, guztira ia 400 lagunek hartu dute lehiaketan aurtengo edizioan parte. Bigarren hezkuntzako eta Batxilergoko 267 lagunek bidali dituzte lanak. Inoizko parte hartzaile kopururik altuena izan da lehiaketan aurten, eta epaimahaiaren berbetan, \"kaliteate handiko lanak jaso\" dituzte. Lehiaketa gizartearen kultur aniztasunaren isla dela ere azpimarratu dute Herri Bibliotekatik: \"lehenengoz, jatorriz bertakoa ez den ikasle batek jaso\" baitu antolatzaileen berbetan saria. Ume, gazte eta helduentzako liburu-sorta eta diru-sariak banatu zituzten bariku goizean Kultur Etxean. Aurreko edizioetan bezala, ipuinak eta bertso-paperak aurkeztu dituzte parte hartzaileek lehiaketara. Helduen sailean, Javier Diaz bilbotarrak eta Aitor Albistur gipuzkoarrak jaso dituzte lehenengo saria eta aipamen berezia. Heldu bertsogileen sailean, Eñaut Aiartzaguena iurretarraren \'Gutuna\' eta Justo Delgadoren \'A una madre ejemplar\' saritu ditu epaimahaiak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!