Lehentasunezko Mailan egongo da Iurretako

Anboto 2011ko api. 30a, 12:34

Artibairen kontra bana berdindu eta gero, igoera ziurtaturik du Vázquezen taldeak

Artibairen kontra bana berdindu eta gero, igoera ziurtaturik du Vázquezen taldeak. Jon Gurutz Vázquezek zuzenduriko taldeak itxaroten zuen baino lehenago lortu du denboraldi hasieratik bilatzen zuen helburua. Denboraldia amaitzeko bost jardunaldi geratzen direla, Iurretakok igoera matematikoki ziurtatu zuen Artibairen aurka berdinduta. Beraz, 2011/2012 denboraldian Lehentasunezko Mailan jokatuko dute iurretarrek. Adrian Abasolok partiduko azken minutuan sarturiko golari esker bana berdindu zuten Vázquezen mutilek. 29 jardunaldi eta gero, Iurretako Lehenengo Erregionaleko liderra da 69 puntugaz; denboraldi osoan ez du partidurik galdu, gainera. Bihar arratsaldean, Ermua taldearen aurka jokatu beharko dute iurretarrek. Irabaziz gero, mesede handia egingo diote Zalduari. Hain zuzen ere, bigarren sailkatua da talde zaldibartarra, 59 puntugaz. Zalduak Uritarra taldearen aurka jokatuko du, bihar.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!