'Kontrarioa' liburuan oinarritutako Ibilaldi Literarioa Oreretara

Anboto 2011ko api. 6a, 08:21

Lander Garro idazlearen \'Kontrario\' liburuan oinarrituta, Ibilbide Literarioa antolatu dute apirilaren 9rako Iurretako eta Markiña-Xemeingo herri biblioteketako irakurle klubek.

Lander Garro idazlearen \'Kontrario\' liburuan oinarrituta, Ibilbide Literarioa antolatu dute apirilaren 9rako Iurretako eta Markiña-Xemeingo herri biblioteketako irakurle klubek. Iurretan, Ibarretxe kultur etxearen aldamaneko autobus geltokitik 11:30ean abiatuta, Garroren lehenengo liburuan aipatzen diren lekuetan zehar ibilaldia egingo dute. Oreretara egingo dute irakurle klubetako txangoa, eta bazkaria eta berbaldia burutuko dituzte, aztergai duten liburuaren idazlearekin ere egongo dira. Arratsak Oskar lagunarekin xakean eta edaten pasatzen dituen Raul Oliveira izeneko protagonistaren ibilerak kontatzen dira \'Kontrarioa\' liburuan, eta Oreretako Pontika auzoan amagaz bizi da. Auzo eta istorio horiek bertatik bertara ezagutuko dituzte zapatuko irteeran parte hartzen dutenek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!