Faborito guztien gainetik, eta klimatologia eskasaren gainetik, Isaac Mukundi kenyarrak zeharkatu zuen Iurretako helmuga lehendabiziko postuan; Bidezabal taldeko lehendabiziko korrikalaria Ivan Fernandez izan zen.
Guztira, 300 federatuk parte hartu zuten proban; behe mailetako beste hainbestek parte hartu zuten. Hamar kilometroko ibilbidea burutu behar izan zuten senior mailako kirolariek. Maila horretan, Juan Carlos Higuero eta Manuel Olmedo ziren faboritoak; Mukundik kenyarra izan zen garailea, ostera. Emakumezkoetan, berriz, pronostikoak bete ziren: Dolores Checak irabazi zuen proba.
Iurretako Hiri Froga ospatzen den 31. aldia izan da aurtengoa.