Bidezabal atletismo taldeak antolatu du proba, Iurretako Udalagaz batera.10:00ettik aurrera hasiko dira hainbat mailatako lasterketak
Bidezabal atletismo taldeak antolatu du proba, Iurretako Udalagaz batera.10:00ettik aurrera hasiko dira hainbat mailatako lasterketak.
Igandean, apirilaren 3an, Iurretako Hiri Froga ospatuko da 31. biderrez. Korrikalariek egutegian nabarmentzen duten proba da Iurretakoa; goi mailako hainbat kirolarik eman dute izena jada.
Bidezabal taldearen arabera, Iurretako proban egongo dira, besteak beste, Europako txapelduna den Manuel Olmedo (estalitako 1.500 metroetan), eta Jesus España (Europako txapeldunordea 5.000koan). Emakumezkoei dagokionez, Dolores Checa eta Paula Gonzalez nabarmentzen dira.
Hiri Frogaren 31. edizio honetarako, aldaketa batzuk iragarri ditu Bidezabal taldeko zuzendari teknikoa den Aitor Casalek. Aipatzekoa da, helmuga bere lekura itzuliko dela; behin obrak amaituta, Bixente Kapanagan ezarriko da proba amaiera. Horrela, hiru urteren ondoren, probaren helmuga bere toki naturalean egongo da.
Horrez gainera, ikusle edo zale gehiago erakartzeko asmoagaz, modalitate berri bat antolatu dute 31. edizio honetarako Bidezabalekoek; \'Txupete\' deritzon lasterketa mota jokatuko da lehenengoz; sei urtez azpikoek 400 metroko ibilbidea burutu beharko dute. 11:50ean hasiko da etxeko txikienei zuzenduriko proba hori. Lasterketa horretan zein gazteenetzako lehiaketetan parte hartu ahal izateko, egunean bertan eman ahalko dute izena korrikalariek. Horien proba 10:00etan hasiko da.
Nagusien probak, berriz, geroago hasiko dira. Emakumezkoena 12:00etan hasiko da; 5.000 metro egin beharko dituzte. Gizonezkoek, berriz, 10 kilometroko ibilbidea burutu beharko dute; proba hori 12:30ean abiatuko da. Irabazleentzat, aintzatespenaz gainera, sari ekonomikoak ere egongo dira.
A
urretik aipaturiko korrikalariez gainera, Bidezabal taldeko hainbat kidek ere parte hartuko dute Iurretako proba honetan. Besteak beste, talde duraganrreko kide diren Margarita Fuentes, Ana Isabel Gutierrez, David Garcia eta Diego Fernandez lehiatuko dira Iurretako Hiri Frogan.