Iurretatik abiatuta, 88,2 km-ko ibilaldia egingo dute txirrindulariek. 2. edizioa du probak.
Iurretatik abiatuta, 88,2 km-ko ibilaldia egingo dute txirrindulariek. 2. edizioa du probak.<7b>
Bizkaikolore klasikoaren bigarren edizioa jokatuko gaur. Proba hau Euskaldun Txapelketarako puntuagarria izango da. Klasikoak bi zati izango ditu. Goizean kadeteak lehiatuko dira; arratsaldea, berriz, 23 urtez azpikoen eta elitekoen txanda izango da. Guztira, 80 txirrindulari baino gehiagok parte hartuko dutela uste dute antolatzaileek.
Iturriaga garaile
Bestalde, Eneritz Iturriaga abadiñarrak ezin hobeto hasi du denboraldia. Hilaren 12an Sopelan jokatu zuten denboraldiko lehenengo lasterketa, eta Iturriagak irabazi zuen; bigarren Fanny Riberot (Lointek) sailkatu zen.
Iazko denboraldi ia osoa hutsean pasatu ondoren, sasoiko itzuli da lehiaketara abadiñarra. Iturriagaren helburua. Domekan, hilak 20, Cholet - Pays du Loire lasterketan parte hartuko du
abadiñarrak.