FEMP saria jaso du Iurretako Herri Bibliotekak

Anboto 2011ko urt. 12a, 10:00

Aurten ere, seigarren aldiz dagoeneko, haur eta gazteentzako 200 liburuko loteagaz saritu dute Iurretako Herri Biblioteka, liburutegi publikoetako Irakurzaletasuna Sustatzeko \"Maria Moliner\" XIII. kanpainaren deialdian.

Aurten ere, seigarren aldiz dagoeneko, haur eta gazteentzako 200 liburuko loteagaz saritu dute Iurretako Herri Biblioteka, liburutegi publikoetako Irakurzaletasuna Sustatzeko \"Maria Moliner\" XIII. kanpainaren deialdian. Irakurzaletasuna sustatzeko Kultura Ministerioak daukan planaren barruan kokatzen da deialdi hau. FEMP (Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa) irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina honetan Kultura Ministerioko Liburu, Agiritegi eta Liburutegien Zuzendaritzarekin eta Coca-Cola España Fundazioarekin lankidetzan aritu da. \"50.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea helburu duten proiektuei pizgarriak ematea\" dute helburu. Proiekturik onenak liburu sortekin saritzea da asmoa, liburu horiek udal liburutegietako bildumetan sartzeko. Iurretako Herri Bibliotekak aurkeztutako proiektuan hainbat jarduera nabarmendu daitezke: ikasleentzako bisita gidatuak, ikastetxeei erabilera erraztea, hileroko ipuin-kontalarien saioak, Haur eta Gazte Liburuaren Eguna, VII. ipuin eta bertso lehiaketa, Bularretik Mintzora eta Biziletra egitasmoak, irakurleen txokoak... Gainera, biblioteka herrian zabaltzeko apustua ere gin dute, anbulategia edota ludoteka lako zenbait gunetan irakurketa guneak ipiniz. Bibliotekako arduradunek eskerrak eman gura izan dizkie Iurretako Udalari, \"bere uste ona eta laguntza ekonomikoa jarri izan ez balitu hori gertatzea ezinezkoa litzatekeelako\". Parte hartu duten guztien ekarpena ere eskertu dute arduradunek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!