Txapa-lantegi zaharra egon zen lekua berriztu du udalak

Anboto 2011ko urt. 3a, 13:16

Lur azpiko bide ondoa oinezkoentzat atondu dute eta parke txiki bat ipini. Orain horma-irudia margotzen dabiltza txapisteria zaharra zegoen alboko etxean.

Lur azpiko bide ondoa oinezkoentzat atondu dute eta parke txiki bat ipini. Orain horma-irudia margotzen dabiltza txapa-lantegi zaharra zegoen alboko etxean. Azken hileotan Iurretako Udala txapa-lantegi zaharra zegoen lekua atontzen ibili da. Lur azpiko pasabide alboan txin-txaunak eta jesarlekuak ipini dituzte eta oinezkoentzako egokitu dute ingurunea. Txapa-lantegiaren alboan zegoen etxearen fatxadak ere aldaketak izango ditu, eta horma-irudi bat margotzen dabiltza orain bertan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!