
Hirigintza egitasmo hori hasiera baten onartu dute. Orain, 20 eguneko epea zabaldu da alegazioetarako; behin betiko onarpena etorriko da gero. Ugazabarekin hartu-emanetan jarri beharko dira ondoren, lurrak erosteko: “Herrigunearen zaharberritzearekin lotuta, urte asko daramatzagu ideia hori garatu guran. Oraingoan egitasmo zehatz batekin joko dugu ugazabarengana. Akordiorik lortu ezean, desjabetzera jo beharko dugu”.
Berdegune gutxi
Herrigunean oso berdegune gutxi dagoela-eta, erdian iturria izango lukeen parkea egokitu gura du Udalak: “Herrigunea oso urbanizatuta dago, eta ahal den neurrian berdegunea sortu gura dugu. Ez da oso handia izango, baina nahiko itsusi ematen duen txapa-lantegia zena botako dugu, astialdirako eremua sortuz”.
Jaurlaritzako Ingurumen Saileko Ur Zuzendaritzaren Ibaizabal ibaiaren bideratze-plangintzaren barruan, txapa-lantegi inguruko 30 bat etxebizitza botatzea dago aurreikusita. Totorikaguenak argitu du, oraindino, onartu gabe dagoela hori: “Udalak aurkeztu zituen dagozkion alegazioak”.