Emakumeen kirola sustatzeko 4.000 euro eman ditu Iurretako Udalak

Anboto 2010eko abenduaren 13a

Futbolean, txirrindularitzan eta pilotan emakumeen parte hartzea bultzatzeko laguntza da.

Iurretako Kirol Taldeak, Iurretako Emakumeen Bira Ziklismo Kirol Elkarteak eta Olaburu Pelota Elkarteak udalaren diru-laguntza izango dute 2010ean emakumeak kirolera bultzatzeko egindako beharragatik. Udal arduradunek azaldu dutenez, 4.000 euro banatu dituzte hiru kirol elkarteentzako: - Iurretako Kirol Taldeko emakumeen taldean 20 jokalari dabiltza futbolean, eta Bizkaiko lehenengo mailan jokatzen dute. Kirol talde honi udalak 1.355 euroko diru-laguntza eman dio. - Txirrindularitzan, kadete kategorian 8 neska dabiltza Iurretako Emakumeen Bira Ziklismo Kirol Elkartean. Errepidean, erlojukontza eta pistan ibiltzen dira lasterketetan. Udalak talde honi 1.270 euro eman dizkio. - Pilotari dagokionez, Iurretan 6 neska dabiltza eskupilotan eta gomazko paletan, Olaburu Pelota Elkartean. Elkarte honi 1.125 euroko diru-laguntza eman dio udalak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!