Bereikua, Baquén ere emaitza onekin

Anboto 2010ko urr. 1a, 11:21

Cafés Baque txapelketako kanporaketa berri batean ere garaile izan da Mikel Bereikua iurretarra. Emaitza onak lortzen dabil azken boladan.

Cafés Baque txapelketako kanporaketa berri batean ere garaile izan da Mikel Bereikua iurretarra. Emaitza onak lortzen dabil azken boladan. Atzo Iurretan jokatutako jardunaldian Mikel Bereikuak 18-9 garaitu zuen Calvo errioxarra. Kadete mailan eskaileraz eskailera doa gorantza Iurretako pilotaria. Euskadiko One wall torneoan ere aurrean ibili zen joan zen asteburuan. Gainontzeko emaitzak hauetxek izan ziren Baquéko jardunaldian: Kadeteak: Gonzalez (Errioxa) 11 - Ziarrusta (Dima) 18 Jubenilak: Esteban (Errioxa) 22 - Lopez (Larrabetzu) 8. Jubenilak: Fernandez (Errioxa) 22 - Verela (Lemoa) 16
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!