Banaka zein binaka txapeldun geratu zen Iker Etxebarria. 18 urtez azpikoan Mikel Bereinkua iurretarrak azpitxapeldun geratzea lortu zuen.
Banaka zein binaka txapeldun geratu zen Iker Etxebarria. 18 urtez azpikoan Mikel Bereinkua iurretarrak azpitxapeldun geratzea lortu zuen.
Arrakastatsua izan da beste behin ere Euskadiko \'One Wall\' txapelketa. Aurten Iurretako Olaburu pilotalekuan jokatu zen txapelketa zapatuan eta giro polita egon zen. Azkenean 48 pilotari izan ziren lehian eta denetan nagusi, maila gorenean, iazko berberak.
Iker Etxebarria artearra izan zen txapeldun banaka. Finala beste beterano bati irabazi zion, Enrike Huizi usurbildarrari. Eta binaka, iaz legez Erauzkin lagun zuela, berriz ere Iker Etxebarria txapeldun. Emaitza eta aurkariak ere iazko berak izan ziren: Martin IIa eta Mikel Gonzalez berriztarra txapelak janztetik tantu bakarrera geratu ziren.
Dena den, maila nagusian beste kontu interesgarri asko ikusi ziren. Besteak beste, finaleko lau pilotarien mailatik oso hurbil daudela erakutsi zuten Iker Gordon, Unai Alvarado, Xabier Gabiola, Jon Arriaga, Inhar Ugarte eta Asier Aspuruk, eta, lehiaketako ezusteko nagusiak, Jon Bilbao gernikarrak.
Are interesgarriagoa izan zen 18 urtez azpikoen maila. Maila horretan ere arratiarrak geratu ziren txapeldun. Eki Ziarrustak banaka zein binaka txapela jantzi zuen (binaka Jokin Etxebarria lagun zuela). Hala ere, azpimarratu beharra dago Mikel Bereinkua iurretarraren lana. Binada zein banaka azpitxapeldun geratu zen. Maila ona erakutsi zuten Callejak eta Gorosabelek ere, beste hainbaten artean.
[img]http://www.anboto.org/images/8100/8192/1.jpg[/img]