Terapia antzezlana gaur, Markeliñeren eskutik

Anboto 2010ko eka. 19a, 12:00

\'Kalez kale\' ekimenare baitan, gaueko 22:30ean izango da emanaldia, Iurretako san Miguel plazan.

\'Kalez kale\' jaialdiaren baitan antzerki eta ikuskizun ugari ikusteko aukera izango da Iurretako kaleetan. Horietako bat da \'Terapia\', Markeliñek dakarkiguna. Ondoan izateko aukeratu dugun bikotekidearen inguruko hausnarketa proposatzen digu. Maitasunetik maitasun ezera pausu bat dagoela adierazten digute antzezlanean. Keinu eta pasioz betetako ikuskizuna bertatik bertara ikusteko aukera. Gaueko 22:30ean hasiko da emanaldia, Iurretako san Miguel plazan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!