Bost antzerki emanaldi asteburuan Iurretan

Anboto 2010ko eka. 18a, 12:44

Doako sei kale-antzerki emanaldi ekarriko ditu Iurretako txokoetara jaialdiak.

Doako sei kale-antzerki emanaldi ekarriko ditu Iurretako txokoetara jaialdiak. Laugarrenez egingo den Kalez Kale antzerki jaialdia aurkeztu dute asteon Iurretan, eta egoera ekonomiko gaitza bizi dugun arren, Udalaren \"apustua sendoa\" dela eta aurrerantzean ere egitasmoagaz jarraitzea dutela helburu azaldu du agerraldian alkateak. Hain zuzen ere, egoera ekonomiko honetan ere Kalez Kale bultzatzen jarraitzea eskertu dio Iurretako Udalari Artekale elkarteak. Doako sei kale-antzerki emanaldi ekarriko ditu Iurretako txokoetara jaialdiak. Hasteko, Patxin eta Potxin pailazoek Kresalaren usaina clown eta malabare emanaldia egin dute gaur arratsaldean, eta hiru emanaldi izango dira bihar, ekainaren 19an: Salitre taldearen On egin mon amour, 13:00etan herrigunean; aldameneko argazkian agertzen den En la Lona taldearen Momento Ridiccoli, 17:30ean, Amilburu plazan; eta Markeliñeren Terapia, 22:30ean, San Migel plazan. Dantzari plazan, ekainaren 20an da, bestalde, Zirika Zirkus taldearen Pantxika.

Danborrada eta omenaldia

Ekainaren 21ean den Musikaren Egunagaz bat eginda, Maiztegi eskolako umeek danborrada egingo dute 15:00etan, astelehenean, eta mende laurdena bete duen Mikel Deuna kultur elkarteari omenaldia egingo diote egun horretan baita. Cotton Club Dixie Jazz Band taldearen 19:00etako emanaldiagaz emango dute egitaraua itxitzat.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!